EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Lizardin

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 1a

Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak gaur arratsaldean izango dira Institutuko areto nagusian, unibertsitateari buruzko informazio orokorra emate aldera. Saioa elebiduna izango da.

Jardunaldi hauen helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
 
Guztira, 10 bilera egingo dituzte Gipuzkoan. Zarauzkoaren ostean, ondorengo asteetan Arrasate, Azpeitia, Beasain, Eibar, Errenteria, Donostia, Legazpi eta Tolosan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide