'Epailea kritikatzetik, epaile izatera' hitzaldia antolatu du ZKEko futbol sailak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 30a

Ostiralean izango da, Aritzbatalde kiroldegiko hitzaldi aretoan, 17:30ean.

Kirol epaileen paperari buruz ariko da Javier Merino Sanchez 2.B mailako marrazainak ostiralean. Epailea kritikatzetik, epaile izatera hitzaldia eskainiko du, kiroldegiko areto nagusian, 17:30etik aurrera.

Zarautz Kirol Elkarteko futbol sailak antolatu du jardunaldia, eta sail horretako kideei—jokalari, entrenatzaile zein gurasoei— dago zuzenduta, baina baita gaiarekiko interesa dutenei ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide