Euskararen Egunarekin bat egin du Photomuseumek ere. Argazki eta zinema museoak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultura difusiorako programaren barruan, euskararen historiaren inguruko proiekzioa eskainiko dute: 4. kapitulua. Mugetan gaindi.
Ohi bezala, museoan bertan izango da, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan da.