Herriko hainbat ikaslek hartu du parte eskolarteko eskalada topaketan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 30a

Donostiako Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan egin zuten topaketa (Gipuzkoako Mendizale Federazioa).

Gipuzkoako Eskolarteko I. Eskalada Topaketa jokatu zen igandean, Donostiako Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan. Lurraldeko 20 ikastetxeetako eta 5 eskalada taldeetako 162 neska-mutil, adin orotakoak, elkartu ziren bertan; tartean, Zarauzko La Salle, Orokieta eta Salbatore Mitxelena Ikastolako hainbat ikasle.
 

Beste herrietako ikaskideekin elkartuz eta eskaladarekin gozatuz, giro politean pasatu zuten goiza haurrek eta gurasoek. Gipuzkoako eskolarteko eskaladaren jaia izan zen Gipuzkoako Mendizale Federazioa sustatu eta Fortuna kirol elkarteak antolatutako topaketa hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide