Ziur eta gogotsu kantxaratu zen Zarauzko taldea, eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten hasieratik. Lehen zatia kontrolpean izan zuten, eta 5 goletako aldea ere izan zuten 20. minutuan. Atsedenaldira iritsi aurretik, ordea, Kantabriako taldeak aldea murriztea lortu zuen, 14-12koan finkatuz.
Bigarren zatian lekuko aldaketa izan zen. Torrelavega bete-betean murgildu zen jokoan, eta Amenabarri apaenas aukerarik eman gabe, 1-10eko partziala lortu zuen lehen ordu laurdenean (15-22). Markgailua iraulita, egoera zailean utzi zituzten etxekoak. Aldeak gutxitzen saiatu ziren, eta 5 goletara ere iritsi ziren, baina ezinezkoa izan zuten aurkarien jokoaren aurrean.
Amenabar sailkapeneko 11. postuan dago une honetan, 9 punturekin; eta hiru talderekin berdinduta: Torrelavega (9.), Handbol Bordils (10.) eta Ciudad Real (12.), alegia. Asteburu honetan Nava de la Asuncionera (Segovia) bidaiatuko du, Viveros Herol taldearen aurka lehiatzera: partida larunbatean, abenduaren 3an, izango da, 18:30ean.
Aialak ez du jardunaldirik izan pasa den asteburuan, baina larunbat honetan Kukullaga Etxebarriren aurka jokatuko du. Bisitari moduan ariko da, Etxebarrian, 19:45ean.