Arratsalderako ostarteak zabalduko dira eta eguzkia aterako da. Haize aldakorra ibiliko da egunaren lehenbiziko zatian, baina gero hegotik joko du, giroa epelduz. Tenperaturak apur bat egingo du gora: 8-14 gradu artean izango dira.
Haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu. 10:18ean izango da lehenbiziko itsasbehera eta 23:32an hurrengoa. 17:28an egongo da marea goian.