Aurtengoa egitasmoa antolatzen duten 4. urtea dute, eta iaz 40 lagunek hartu zuten parte. Tailerra irekia izango da, akademiako ikasle izan ala ez; ikasleek 2 euro ordaindu beharko dute, eta ikasle ez direnek 4 euro. Izena emateko azken epea azaroaren 30a izango da, eta horretarako 943-01 04 30 telefono zenbakira deitu daiteke edo tipptoppaleman@gmail.com helbidera idatzi.
Bestalde, Alemaniako kultura ezagutzera emateko beste ekitaldi bat ere antolatu dute datozen egunetarako: abenduaren 9an, glühwein (Gabonetako ardo beroa) dastatzeko aukera eskainiko dute akademian bertan (Orape kalea, 1).