Harrera ona Howe Gelben kontzertuak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 28a

Howe Gelb pianoa jotzen, Modelo aretoan (Juan Luis Romatet).

Future standards disko berria ostiralean argitara eman eta larunbatean zuzenean aurkeztu zuen Modelo aretoan, hiruko formatuan. Musikari estatubatuarraren proposamen berria jazz girokoa da, nahiz eta emanaldian aurretik lantzen zituen country-rock joerako bizpahiru abesti jo zituen. Jende dezente gerturatu zuen aretora, eta bukaeran diskoak sinatzen ere aritu zen. Howe Gelb Piano Trioren aurretik, Grupo Mare Baixa aritu zen zuzenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide