Euskararen Eguna

'Goazen antzerkira' kanpaina martxan

Zarauzko Hitza

Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, astelehenean hasi eta ostirala bitartean Beldartxa jatuna antzezlana ikusteko aukera izango dute herriko ikasleek.

Didau antzerki faktoriak eskainita, Zarauzko ikastetxeetako haurrek Beldartxo Jatuna ikusteko aukera izango dute egunotan. Atzo izan da lehenbiziko saioa, Antonianoko ikasleekin. Gaur ikastolakoek, asteazkenean La Sallekoe ikusiko dute antzezlana, ostegunean haurreskolakoek eta ostiralean, berriz, Orokietakoek. 10:00etan izango dira emanaldiok, Modelo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide