Euskararen Eguna

'Kalebegiak' bildumako film laburrak gaur ikusgai

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 28a, 13:30

Bi saio izango dira: bata 17:00etan eta bestea 20:00etan.

Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, 'Kalebegiak' osatzen duten film laburrak eskainiko dituzte gaur Modelon. Donostia 2016 Kultura Hiriburutzako proiektuetariko bat da 'Kalebegiak'. Horren helburua Donostiaren erretratu bat egitea izan da, hamabost zinemagileren begiradaren bitartez. Zuzendari ospetsuek, ibilbide handiko profesionalek eta hasiberriek hartu dute parte ekoizpenean.

Tartean, Asier Altuna bergararrak eta Telmo Esnal zarauztarrak. Iraila film laburra osatu dute. Iaz grabatu zuten, Kontxako banderan, haien esanetan, "festa eta drama uztartuz". Hiru egun iraun zuen grabazioak eta Kandido Uranga zumaiarrak hartu zuen parte, besteak beste. Anjel Illarramendi zarauztarrak jarri dio musika. Musikenen grabatu du filmeko musika.

17:00etan eta 20:00etan eskainiko dute bilduma, bi saiotan. Sarrera irekia izango da.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide