Urtero legez, Zarauzko Udalak, Zarauzko Turismo Bulegoak eta Murkil dendarien elkarteak erakusleiho lehiaketa antolatu du, gabon giroa sustatze aldera. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena, turismo bulegoan bertan edota 943-830990 telefonora deituta. Abenduaren 10 izango da izena emateko azken eguna.
Erakusleihoek abenduaren 11tik 2017ko urtarrilaren 6ra arte egon beharko dute apainduta. Epaimahaiak—turismo bulegoko, Murkileko, Artezaleakeko eta iazko denda irabazleko ordezkari banak osatuko dute— erakustokiaren aurkezpena, salgai dauden artikuluen erakusketa erakargarria eta apainketa berare originaltasuna izango dute kontuan.
Irabazleak, garaikurraz gain, 600 eurotako saria eskuratuko du. Horrez gain, Murkil elkarteak ere saria eskainiko du, 300 eurotakoa. Aipatutako sariez gain, epaimahaiak aipamen bereziak ere egin ditzake. Iazko irabazleak ezingo du aurkeztu eta berdinketa gertatuz gero, saria irabazleen artean banatuko dute.