Tenperaturak baxua izaten jarraituko du: 5 gradu egingo ditu gutxienez eta 14 gehienez. Hego-haizea ahul ibiliko da eguneren lehenbiziko zatian, eta arratsaldean hego-ekialdekoa gailenduko da, bolada gogorrekin.
Haizearen ondorioz, itsasoa harro ibiliko da, arratsaldean handiago. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi baino gutxiagoko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe izan da itsasbehera (08:49an) eta 21:17an izango da hurrengoa. 15:13an izango da marea goian.