Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

'Tratu onekin dantzan', indarkeria matxistaren aurka

Zarauzko hitza 2016ko aza. 25a, 09:00

Gaur Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Hezkidetza foroa osatzen duten Urola Kostako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) ikastetxe guztiek, udalek eta Berritzeguneak ekintza bateratua antolatu dute, Tratu onekin dantzan lelopean.

Zinta dantzaren egitura izango da ardatz, eta bertako zintetan aurretik ikasgeletan sakon landutako mezuak nahiz elementuak eskegiko dira. Modu horretan, ikas-komunitateek eta herriek genero indarkerien edozein adierazpenen aurrean komunitate guztiaren konpromiso aktiboa eta bateratua behar dela adierazi, gogoratu eta biziko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide