Juanjo Alvarezek hitzaldia eskainiko du gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 25a

(Argazkia: Juan Luis Romatet)

19:00etatik aurrera, merkataritza libreko itunaz ariko da Zarauzko bizilaguna.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren sustapenerako programaren barruan, Merkataritza libreko ituna: diplomazia berria hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedradunak.

Gaur izango da, 19:00etatik aurrera, argazki eta zinema museoan. Sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide