Goizean goiz zerua nahiko estalita egongo da, baina arratsalderako eguzkia aterako da. Hego haizea ibiliko da eta, ondorioz, tenperatura pare bat gradu igoko da. 14 gradu egingo ditu gehienez eta 6 gradu gutxienez.
Haizearen ondorioz, itsasoa nahiko harro ibiliko da goizean baina egunaren bigarren zatirako baretzen joango da. Hala, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu egunaren hasieran eta arratsaldean metro bete ingurukoak izango dira. Orain gutxi izan da itsasbehera (07:58) eta 20:35ean izango da hurrengoa. 14:28ean izango da marea goian.