Musikalean kalejira egingo dute arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 24a

Musika eskolakoikasleak kalejiran (Imanol Urbieta Musika Eskola)

Musika eskolatik abiatuko dira, 17:30ean; eta amaieran txokolate jana izango dute Musika plazan.

Santa Zezilia eguna kontuan hartuta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak Musikalean egitasmoa antolatu ohi du urtero, eta Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak bat egingo du aurten ere. Gaur arratsaldean aterako dira kalera, kantuan eta musikarekin girotzen.

17:15ean hasita, trikitixa, txistua eta perkusio doinuekin hasiko dira kalez kale, baina kalejira bateratua 17:30ean abiatuko dute, musika eskolatik Musika plazaraino. Behin Musika plazan hainbat abesti eskainiko dituzte, eta amaiera txokolate jana izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide