EAJk hildako alderdikideak gogoratuko ditu

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 23a

Igandean, 11:00etan, Santa Maria Real parrokiko meza nagusian omenduko dituzte.

Zarauzko EAJk hilda dauden alderdikideak gogoratuko ditu datorren igandean, azaroaren 27an, Sabino Aranaren heriotzaren urteurrenaren barruan. 11:00etan, Santa Maria Real parrokiko meza nagusian omenduko dituzte.
EAJk afiliatu eta jarraitzaile guztiak gonbidatu ditu ekitaldi berezira. Jarraian, hamaiketakoa eskainiko dute batzokian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide