Gaur egun bereziki euritsua izango da, ez du gelditu ere egingo. Goizean hasi eta iluntzera arte zerua estalita egongo da eta giro umela izango da. ipar/ipar-mendebaldeko haizea ere ibiliko da, eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 7-10 gradu egiteraino.
Haizeak zakar joko du tarteka eta horrek itsaskirria eragingo du, handiagoa gau partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:23an izango da itsasgora eta 19:43an itsasbehera.