Ostiraletik aurrera eman daiteke izena haurrentzako igeriketa ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 22a

azaroaren 23tik hasi eta abenduaren 11ra arte eman daiteke izena.

Laister ekingo diote igeriketako bigarren hiruhilekoari Aritzbatalde kiroldegian, karramarro eta dordoka mailetan. Hori dela eta, interesa dutenek azaroaren 23tik hasi eta abenduaren 11ra arte eman dezakete izena,  kiroldegira bertaratuta. Informazio gehiago eskura daiteke kirola@zarautz.eus helbidera idatzita zein 943-005123 telefonora deituta.

Plazak zozketa bidez egokituko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide