Kantu kantari, Santa Zezilia Egunez

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 22a

Duela bi urte Manolo Urbieta omendu zuten, Santa Zezilia Egunez.

Gaur Santa Zezilia Eguna da, eta urtero bezala, Zarauzko txistulariak eta abesbatzak elkarrekin kantuan ibiliko dira kalez kale.

Musika plazatik abiatuko dira arratsaldeko 19:30ean, eta 21:00ak aldean bukatuko dute. Txistua, atabala edo ahotsa prest duten guztiak gonbidatuta daudela jakitera eman dute antolatzaileek.

Aurten ondorengo abestiak abestu eta musikatuko dituzte, guztiak Manolo Urbietarenak: Herriko jatorrak, Agur herria, Goazen mutilak eta Elkar gaitezen, hain zuzen ere.

Erlazionatuak

Santa Zeziliarako prest

Zarauzko Hitza 2016 aza 17 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide