Salbiden, Iturribide kalean, bi edukinontzik su hartu dute gauerdian, eta suhiltzaileak joan behar izan dute artatzera. Edukinontziez gain, gertu zegoen auto batek kalte arinak izan ditu. Gertakarien kausa zein izan den ez dakitela jakitera eman dute Ertzaintzatik.
Bestalde, atzo arraltsaldean, 19:20ak aldean, Santa Marina kaleko Eroskin kuadroa elektrikoa erre zen. Makinen aretoan zegoen koadroak ustekabean su hartu zuen, eta suhiltzaileek itzaili zuten. Bitarte horretan denda hustu zuten, segurtasuna bermatzeko. Ez zen zauriturik izan eta ez ziren kalte gehiago izan.