Harrera familien inguruko hitzaldia eskainiko dute aldundiak eta Beroa elkarteak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 20a

Gaur, azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta gai hori kontuan izanda antolatu dute saioa, otsailaren 1erako.

Haurren eskubideak ezagutzera emateko eta gaiaz kontzientziatzeko eguna da gaurkoa. Asko dira babes beharrean dauden haur eta nerabeak, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik Benetako besarkadak kanpaina jarri dute abian, harrera familia gehiago lortzeko; hau da, haurrak modu solidarioan etxeetan hartzeko.

Harrera familiak izateko prozesuaren berri emateko, aldundiak eta Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak hitzaldi sorta bat antolatu dute hainbat herritan. Zarautzen otsailaren 1ean izango da, Aritzbatalde kiroldegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide