Aitziber Etxeberriak 'Nomada' eleberria argitaratuko du

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 21a

Aitziber Etxeberria idazlea (Erein).

Ostegun honetan, hilaren 24an, aurkeztuko du liburu berria; Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da, 12:00etan.

Erein argitaletxearen eskutik, Nomada lan berria kaleratuko du idazle zarauztarrak. Honakoa bere hirugarren eleberria du–aurretik Tango urdina eta 31 baioneta ditu argitaratuak–, eta "intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberria" dela nabarmendu dute argitaletxeko webgunean.

Honako laburpena zintzilikatu dute: "Hanoi // Vietnam, 2000ko negua. Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian".

Ostegun honetan aurkeztuko dute Donostian, Udal Libururegiko sotoan, 12:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide