'Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo' mahai-ingurua, asteartean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 18a

Zarauzko Bilgune Feministak antolatu du ekimena, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren barruan.

Mahai-ingurua Modelo aretoan izango da datorren asteartean (azaroak 22), 19:00etan hasita. Bertan ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte: EAJko zinegotzi Nekane Iribar, EH Bilduko zinegotzi Naiara Carvajal, Elkarrekin Podemoseko ordezkari Pili Zabala eta Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Miren Arangurenek. Saioa Samara Velte kazetariak dinamizatu eta zuzenduko du.

Mahai-inguruaz gain, Zarauzko mugimendu feministak beste bi ekitaldi antolatu ditu azaroak 25a tarteko:

  • Azaroak 24. Transfeminismaren inguruko lanketa, 19.00etan, gaztetxean. Antolatzailea: Zarauzko Bilgune Feminista.

  • Azaroak 25. Ekimena, 19.00etan, Lerge Zaharren enparantzan. Antolatzailea: Zarauzko Sare Feminista.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide