Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, El manantial filma eskainiko dute gaur argazki eta zinema museoan. King Vidorrek zuzendutako filma Ayn Randenen izen bereko eleberrian dago oinarrituta, eta bertan protagonistak, berak bakarrik, munduari aurre nola egiten dion kontatzen da.
18:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.