Haurtxoentzako 'Sensacional' ikuskizuna eskainiko dute Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 16a

Imaginart taldearen 'Sensacional' saioa.

Igande honetan izango da, goizez nahiz arratsaldez, Imaginart taldearen eskutik; 15-20 minutuko saioak egingo dituzte.

Txiki Txiki Txikia jaialdi bereziaren barruan, Imaginart taldeak Sensacional ikus-entzunezko espazioa atonduko du Modelo aretoan, 18 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Igandean izango da ikuskizuna, goizez zein arratsaldez: 15-20 minutuko saioak izango dira, 10:30ean eta 16:00etan hasita. Sarrerak 4 euro balio du, eta aurretik eros daiteke Sanz Enea kultur etxean

Aipatu jaialdia hirugarren urtez antolatu dute Euskal Herrian, eta Kataluniako El mes petit de tots jaialdiaren anaia txikia da. 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ikuskizunak eta esperientziak eskaintzea du helburu, eta haurrei guztia gertutik jarraitzeko aukera ematen zaie, ikuzkizuna bertatik bertara goza dezaten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide