Gaurtik erakusketa kolektiboa izango da ikusgai, Lukasen

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 16a

Manu Urbietaren margolanetako bat.

Manu Urbieta, Pablo Albisua eta Iñaki Zinkunegiren lanak uztartu dituzte.

Jurgi Olaizola Txili-ren Hitz erratuen musika erakusketaren ondoren, gaurtik hasita, Manu Urbieta, Pablo Albisua eta Iñaki Zinkunegiren lanekin osatutako erakusketa kolektiboa izango da ikusgai Lukas ardotegien.

Albisuaren Garrasi isila bildumako margolanak, Zinkunegiren argazkiak eta Urbietaren hitzez lagundutako margolanak uztartzen ditu erakusketa horrek. Urte amaierara arte izango dira ikusgai lanok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide