‘Muskuiluak afaltzeko’ hizpide osteguneko solasaldian

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 15a

Paperezko Lagunak-en saioa 19:30ean izango da, Garoan.

Garoa liburu dendako Paperezko Lagunak ostegunean dute hileroko hitzordua. Kasu horretan, Birgit Vanderbeke idazle alemaniarraren Muskuiluak afaltzeko eleberria aztertuko dute parte-hartzaileek, Alex Gurrutxagaren gidaritzapean.
Ohi bezala, 19:30ean hasiko dute solasaldia, liburu dendan bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide