Zarauzko Udalak lehiaketara atera du Igerain-Gain haur parkean estalkia jartzeko proiektua gauzatzeko obren kontratazioa. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur eman du argitara deialdia. Lizitazio prezioa gehienez ere 377.764,30 eurokoa (BEZ barne) izango da; hau da, 312.201,90 euro, eta 65.562,40 euro BEZarena.
Dokumentazioa eta informazioa Paper Etxe paper-dendan (Salbide, 1) eskuratu daitezke, baita kontratazioa@zarautz.eus helbidera idatzita edo www.zarautz.eus webgunean ere. Eskaerak aurkezteko epea GAOn argitaratu (gaur, azaroak 15) eta hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaletakoa izango da. Agirian zehaztutako dokuentazioa udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 29) aurkeztu beharko da.
Obrak egitako lehiaketa irabazten duen enpresak lau hilabete izango du haur-parkeko estalkia jartzeko.