Arkamurka natura taldeak perretxiko jokoak egin zituen Natur Astearen barruan antolatutako perretxiko erakusketan. Guztira, 98 herritarrek hartu zuten parte, eta, orain, hiru sarituen izenak eman dituzte jakitera: Beñat Laffage Etxabe, Axel Albizu Gomez eta Lili Amezua Txintxurreta. Bakoitzak Garoa liburu dendan 25 euro liburutan gastatzeko sari bana lortu du.