Santomasetako azokan talo postua jartzeko deialdia egin du AEKk

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 14a

Hainbat aldaketa izango du aurten santomasetako azokak. Abenduaren 17an ospatuko dute, Lege Zaharren enparantzan.

Duela 20 urte erabaki zuen Zarauzko AEKk udalerrian San Tomas azoka antolatzea. Urteak pasatuta, "ospakizuna indarra galtzen joan" da, eta aurten hainbat moldaketa egingo dituzte. Esaterakoa, ez da artisau eta baserritarren posturik izango. Talo postua eta barra, ordea, bai. Hain zuzen, deialdia egin diete talo postuan aritu nahi duten elkarteei. Euskaraz aritu eta euskararekiko atxikimendua duten taldeek egin dezakete eskaera, 943-130175 telefono zenbakira deituta edota zarautz@aek.eus helbidera idatzita. Azaroaren 24a baino lehen egin beharko dute interesa dutenek eskaera.

Bestalde, herritarren bilgune izan nahi duen goiza antolatzen ari da AEK. Ez dute aurreratu baina espero dute prestatzen ari direna herritarren gustukoa izatea. Era berean, 20. Korrikako materiala ere salgai jarriko dute egun horretan, eta urtero legez, otarrak eskuratzeko aukera ere izango da, txartelak erosiz gero. Txistorra lehiaketa ere egingo dute, halaber.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide