Abenduaren 4an jokatuko dute Bikote Mistoen 38. Krosa

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 15a

Iaz, Mitxel Cuadrado eta Izaro Rubio izan ziren lehenak helmugaratzen. (Aiora LarraƱaga)

Izena Helmuga Kirolak dendan zein www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke.

Urtero legez, Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo sailak Bikote Mistoen Krosa antolatu du. Aurten, abenduaren 4en jokatuko dute. 16 urtetik gorako bikoteek eman dezakete izena, Helmuga Kirolak dendan zein www.herrikrosa.eus webgunean. Aldez aurretik izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte bikoteko, eta egunean bertan egiten dutenek, 30 euro. Egunean bertan, proba hasteko ordu erdi falta den arte eman ahalko da izena, irteera gunean.

Parte-hartzaileek 7,5 kilometro korrituko dituzte herrian zehar, 10:20ean kiroldegi paretik hasi eta Musika Plazan amaitzeko. Bikotea elkarrekin sartuko da helmugan, eta gehienez ere ordubete izango dute horretarako.

Dortsalak bi egunetan banatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan: abenduaren 3an, bezperan, 18:30etik 20:30era, eta lasterketaren egunean bertan, 08:30etik 10:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide