Izena eman daiteke Raku ikastaro monografikoan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 14a

Artezaleakek keramika teknika hori lantzeko tailerra antolatu du.

Ostegunean hasiko dute keramikako Raku teknikaren inguruko ikastaro monografikoa. Gabonetako oparien prestaketa aurreikusiz, bitxiak egingo dituzte parte-hartzaileek, lepokoak, belarriatakok eta paparrekoak, besteak beste.

Interesa dutenek izena ema dezakete dagoeneko, Artezaleak taldeko telefonora (943-835568) deituz edota artezaleakzarautz@gmail.com helbidera mezua bidaliz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide