'Mami Lebrun' antzezlana izango da ikusgai ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 14a

Kepa Errasti eta Ane Pikaza aktoreak, 'Mami Lebrun' antzezlanean (Xake Produkzioak).

Modelo aretoan taularatuko du Xake Produkzioak taldeak, 22:00etatik aurrera.

Amona Kontxi zendu berri zaie Egoitzi eta Mireni, eta hari omenaldi bat prestatzea erabakiko dute. Ganbaran amonaren egunerokoak aurkitu dituzte, eta bertan jakingo dute Parisen kantari ibili zela kabaret batean. Hori izango da Xake Produkzioak aurkeztuko duen lanaren hari gidaria.

Mami Lebrun konpainiaren estreinako ekoizpena da. Kepa Errastik idatzi eta Getari Etxegarai zuzendutako antzezlana da, eta aktore lanetan, Errastirekin berarekin batera, Ane Pikaza eta Ainara Ortega ariko dira.

Modeloko emanaldia ostiral honetan izango da, azaroaren 18an, 22:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide