Putzuzuloren 11. urteurrenaren barruan, gaur Ekhiñe Eizagirre zarauztarrari eskainitako hitzordua izango da: Ekhigala. Alde erantzira nabil haren poema liburuaren aurkezpen festa izango da, hain zuzen. Haren poemen errezitaldi musikatua egingo dute, eta baita beste hainbat ekintza ere, brindisa eta karaoke errezitatua, besteak beste. Photocall-a ere jarriko dute eta baita txupito solidarioak ere eskaini.
22:00etan hasiko da festa.