3. Bultza Zumba saioa, hilaren 20an

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 11

Dagoeneko txartelak eskura daitezke kiroldegian zein bultzazumba@hotmail.com helbidera idatzita.

Aurten ere, Bultza Zumba saioa antolatu du Zarautz Rugby Taldeak. Hilaren 20an izango da, Munoa plazan, goizez. Aurreko urteko arrakasta ikusita, bi saio egingo dituzte. Lehenbizikoa, haurrei zuzenduta egongo da, 10:30etatik 11:00era. Bigarrengoa, helduei (13 urtetik gorakoak), 11:15-13:15 bitartean. Lorena Garcia eta beste hainbat irakasleren gidaritzapean egingo dute 3. zumba maratoia herritarrek.

Interesa dutenek dagoeneko eros dezakete txartela, helduek 15 euroan eta haurrek 3 euroan. Egunean bertaan ere izango da aukera txartela erosteko; helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 5 euro. Kiroldegian bertan eros daitezke edota bultzazumba@hotmail.com helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide