Igande honetan, Aralar ingurura joko dute Zarauzko mendizaleek. Pagoeta elkarteak antolatuta, 16 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, guardetxetik abiatuz, Beloki, Mendiaundi, Kurutzeaga eta Txameni tontorrak igotzeko. Buelta leku beretik egingo dute, guardetxean amaituz ibilbidea.
07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak igandean, Agoueseneko biribilgunean. Izena ohiko tokietan eman daiteke.