Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusioareko programaren barruan, hitzordu berria izango da bihar. Oraingoan, Jose Mari Iriondo kazetariak Fernando Aire Xalbador-i buruz hitzaldia emango du.
Azaroaren 7an bete ziren 40 urte bertsolaria hil zela, eta hori aitzaki hartuta, haren ibilbidea eta nortasuna izango ditu hizpide Iriondok. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.