Oriorekin egingo dute arraun Gorka Aranberrik eta Bersaitz Azkuek

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 10a

Bersaitz Azkue eta Gorka Aranberri arraunlariak (Hitza)

Zurrumurru asko zebiltzan azkenaldian, eta Orioko entrenatzaile berria den Jon Salsamendik atzo baieztatu zuen Radio Euskadiko Fuera de juego saioan. Aranberrik eta Azkuek Urdaibain aritu dira azken urteetan, hain justu ere Salsamendiren aginduetara. Era berean, Jon Albizu taldera itzuliko dela jakitera eman zuen entrenatzaileak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide