Telmo Esnal eta Asier Altunazine zuzendariei aitortza egingo die aurten Ikuskak. Ostiralean inauguratuko dute Trintxer Kultural elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia Trintxerpen, Ospatuz zikloarekin. Altunaren eta Esnalen film laburrak proiektatuko dituzte alkateordetzan –guztira sei lan-, bi zine zuzendarien bilakaeraren erakusgarri. Esnal eta Altuna proiekzioan izango dira, lanak ikusi ondoren ikusleekin inpresioak partekatzeko.