'Neskatoak' dokumentala eskainiko dute azaroaren 17an, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 10a

20:30ean izango da, eta dokumentalaren ondoren, mahai ingurua egingo dute.

Miseriatik ihes egiteko, bizimodu hobe baten bila joan ziren emakumeen istorioa kontatzen du dokumental horrek. 50eko eta 60ko hamarkadetan, Ipar Euskal Herrian neskame gisa lan egin zuten hainbat eta hainbat emakumeren lekukotzak jaso ditu Jon Abril zuzendariak Neskatoak lanean, eta azaroaren 17ean emango dute Modelon.
 
Dokumentalaren ondoren mahai ingurua egingo da. Garai hartan neskato lanetan jardun zuen emakume batek eta gaur egun Zarautzen lan horretan ari den neskato atzerritar batek hartuko dute parte bertan, dokumentalaren egilearekin batera. 20:30ean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide