Auto bat bidetik atera da Zarautzen, AP-8 sarrerako biribilgunean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 8a

Gidaria, zaurituta, Zarauzko Osasun Zentrora eraman dute.

Auto batek istripua izan du AP-8 autobiderako sarrerako biribilgunean, Zarautzen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa bidetik atera da eta gidaria zauritu egin da. Horren ondorioz, Zarauzko Osasun Zentrora eraman dute. Trafikoan ez du eraginik izan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide