Gaur inauguratuko dute errefuxiatuen inguruko erakusketa

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 9a

19:00etan izango da, Merkatu plazako bigarren solairuan.

Udala errefuxiatuen inguruan egiten ari den sentsibiliazio ekintzen artean, Ongi etorri errefuxiatuak erakusketa inauguratuko dute gaur. Merkatu plazan izango da, 19:00etan, eta bertan izango dira erakusketa sortu duten Gipuzkoako SOS Arrazakeriako ordezkariak, besteak beste. Bertaratzen direnei bisita gidatua eskainiko diete.

Azaroaren 26ra arte egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide