Azken Portu txukunduko dute aste honetan, Auzoz auzo programaren barruan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 8a

Brigadako langileak Tentenea plazan lanean (Zarauzko Udala)

Besteak beste, Tentenea plazan arranpa egingo dute, irisgarritasuna bermatzeko.

Aste honetan hasi dira lanekin Azken Portun. Auzoz auzo programaren barruan, beste hainbat auzoetan egin duten moduan, brigadak Azken Portuko kaleak, plazak eta lorategiak garbitu eta hobetuko ditu. Tentenea plazako irisgarritasun bermatzeko, arranpa eraikitzen ari dira, esaterako.

Auzoz auzo programa duela urtebete jarri zuen martxan Zarauzko Udal Gobernuak, udalerriko auzoak apurka apurka txukuntzeko, udal baliabide guztiak egun batzuetan leku zehatz batean batu eta lanean jarriz. Orain arteko jardunaren balorazio "oso positiboa" egin du Iban San Martin Obra Txikien eta Zerbitzuen zinegotziak: "Auzo bakoitzeko espazio publikoak eta bizilagunen eskaerak aztertu eta gero, hobekuntza ugari egin ditugu auzoetan". Hori dela eta, nabarmendu du agintaldi osoan jarraipena izango duela programak.

Erlazionatuak

Auzoetako egoera hobetuko du Zarauzko Udalak

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015 ira 25

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide