Emakume alargunei buruzko hitzaldia, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 8a

Maite Bilbaok eskainiko du hitzaldia. (Uztarria)

 

Maite Bilbao Euskal Herriko Alargunen Elkarteen Federazioko presidenteak eskainiko du, Modelon, 18:30ean.

Euskal Herriko Alargunen Elkarteen Federazioak emakume alargunen bizi kalitatea hobetzeko 30 urte baino gehiago daramatza lanean. Federazioa 13 elkartez osatuta dago, eta horien helburua da emakume alargunak maila legal, afektibo, psikologiko eta sozialean babestu eta haien egoera hobetzeko, etengabeko aldarrikapen eta borroka gauzatzea.

30 urteko ibilbidea izan arren, erkidegoan "oraindik oso ezezaguna" da, "alargun geratzen diren emakumeen egoera ikusezina den bezala". Hitzaldi horren bidez, Maite Bilbao Euskal Herriko Alargunen Federazioko presidenteak emakume alargunen problematika azalduko du, eta baita haien eskubideak zein erreibindikazioak zeintzuk diren ere. Alarguntasun pentsioen egungo egoeraz eta etorkizunaz ere ariko da Bilbao.

Hitzaldia Zarauzko Adinekoen Mahaiak antolatu du. Asteazkenean, hilaren 9an izango da, 18:30ean Modelon.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide