Skanderborg hirian (Danimarka) antolatu den Lau Nazioen torneoan jokatu du Xabat Olaizolak asteburuan, junior mailako Espainiako selekzioarekin. Lehen partidan Danimarkaren aurka (26-21) galdu bazuten ere, hurrengo bi neurketak irabazi zituzten: Alemaniaren (31-30) eta Frantziaren (31-25) kontra, hurrenez hurren. Gisa horretan, torneoko txapeldun geratu zen Espainia.