Errigorako saskiak eskatzeko azken egunak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 7a

Errigoraren kanpainaren aurkezpen ekitaldia (Errigora.eus)

Bihar, azaroaren 8an, bukatuko da epea, eta eskaerak Alprojaren lokalean kaso ahalko dira ondoren, hilaren 24ean eta 25ean.

Errigoraren udazkeneko kanpainan bi saski eros daitezke, bakoitza 50na eurotan, eta bihar izango da eskaerak egiteko azken eguna. Eskaerak egiteko hainbat modu daude aukera: Errigoraren webgunetik, errigorazarautz@gmail.com posta elektronikora idatzita edota Eguzki tabermen eta Lakari janari dendan.

Ondoren, Alproja antzerki taldearen lokalean (Urdaneta bideko 13. zenbakian) jaso ahal izango dira saskiak; azaroaren 24an, 17:00etatik 19:00etara, eta azaroaren 25ean, 12:00etatik 14:00etara. Ordainketa loteak jasotakoan egingo da.

Salmentarekin biltzen duten diruaren zati bat (%25) Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute.

Erlazionatuak

Erriberari laguntzeko, Errigora

Julene Frantzesena 2016 urr 20 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide