Izena eman daiteke IV. Gazteen Xake Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 7a

Bi gazte Teofilo Gilen Oroimenezko Xake Txapelketan (Aiora LarraƱaga).

Hasiera batean, azaroko eta abenduko sei larunbatetan jokatuko dituzten jardunaldiak.

Laugarren urtez, eskolarteko haurrei zuzendutako txapelketa antolatu du ZKE Xake Taldeak. Azaroa eta abenduan jokatuko da Zarauzko xake txapelketa, eta, hasiera batean, sei jardunaldi izango ditu: azaroaren 12, 19 eta 26an, eta abenduren 3, 10 eta 17an. ZKEren egoitzan jokatuko dira partidak, 16:00ean hasita. Egun eta partida kopuruak partaide kopuruaren arabera finkatuko dituzte.

Bi maila bereizi dituzte: batetik, aurrebenjamin-benjaminak, LH1 eta LH4 arteko jokalariak, eta bestetik, kimu-infantilak, LH5 eta DBH2 arteko jokalariak. Aurten, gainera, kimu-infantil mailako txapelketak baligarriak izan go dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalera sailkatzeko.

Parte hartu nahi dutenek zkexaketaldea@gmail.com helbidera idatzi dezakete, norbere izen-abizenak eta maila adierazita, edo 636-61 43 91 (Ander Zulaika) telefonora deituta; edozein zalantzak argitzeko ere harremanetarako bi bide horiek erabili daitezke.

Izena ematea dohainik da, eta epea azaroaren 10ean, ostegun honetan, bukatuko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide