Euri zaparradek jarraituko dute

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 7a

Asteburuko eguraldiarekin jarraituko du gaurko egunak: euri zaparrada trumoitsuak espero dira eta giro umela. Gainera, hotza egin egingo du; balio altuenak 11 gradutan ibiliko dira eta baxuenak 5 gradu.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta itsaski handia izango da. Ondorioz, 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko dira. Itsasgorak 10:11n eta 21:04an izango dira, eta itsabehera 15:38an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide