Herri bilgune irekia, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 7a

18:30ean izango da, Gaztelekuko 3. solairuko aretoan.

Datorren asteazkenean, azaroaren 9an, Herri Bilgune irekia egingo dute, EH Bilduk deituta. 18:30ean izango da, Gaztelekuko 3. solairuko aretoan. Bertan, 2017. urteko aurrekontuen lanketa egin, eta azaroaren 10a, Memoriaren Egunari buruzko informazioa emango dute. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide